Soddy, Frederick
Britainiar fisikari eta kimikaria (Eastbourne, 1877 - Brighton, 1956). Rutherford-ekin lana egin zuen Montréal-en. Erradioaktibitateari eta atomoen energiari buruz egin zituen lanak, eta atomoen desintegrazioa nola gertatzen zen esplikatu zuen bere izena daraman legean; lekualdaketa erradioaktiboen legea ere azaldu zuen. 1903an hiru gai bakun erradioaktibok (aktinio X, torio X eta mesotorio X) elementuen taulan erradioaren leku bera zutela ohartu zen, eta hala isotopiaren fenomenoa aurkitu zuen. 1921. urtean Kimikako Nobel saria jaso zuen. v Soddy eta Fajans-en legeak. Elementuen taulan gai bakun erradioaktiboen lekualdaketa desintegrazio motaren arabera azaltzen duten legeak dira: 1) Alfa igorketa (helio nukleoak) gertatzen denean, gai bakunak bi banakotan gutxitzen du bere nukleoaren karga eta lau banakotan bere masa zenbakia; ondorioz, gai bakun berria bi leku atzerago kokatzen da elementuen taulan. Adibidez, Ra22688 gaia honela desintegratzen da:
Ra22688 ® He42 + Rn22286. 2)
Beta igorketa (elektroia) gertatzen denean, hasierako gai bakuna masa bera eta atomo zenbaki bat handiagoa duen gai bakun berri bat bihurtzen da. Horrela, adibidez, Ac227 gai bakuna honela desintegratzen da:
Ac22789 ® e0-1 + Th22790.