Sodoma, Il
(Jaiotza izenaz Giovanni Antonio Bazzi). Italiar pintorea (Vercelli, 1477 - Siena, 1549). Sienako eskolako pintore nagusietakoa. Milan eta Sienan izan ondoren Erromara joan zen. Hasierako lanek Lonbardiako eskolaren eta Peruginoren eragina dute eta geroagokoetan Rafaelena eta, batez ere, Leonardo da Vincirena nabarmentzen dira; bere lanen ezaugarri nagusiak irudi difuminatuak (“sfumatoa”), urrutiko paisaien harmonia, kontraste gutxiko argi-ilunak eta gorputz mugimendu arinak dira. Lan nagusiak: Judit, Santa Ana, San Sebastian, Mariaren koroatzea, Alejandro eta Roxanaren ezkontza.