Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sofala

(Antzina Beira). Mozambikeko hegoaldeko hiria eta portua. 269.700 biztanle (1986). Industria eta salerosketa gunea da. Erdi Aroan Indiako Ozeanoko portu nagusietako bat izan zen; X. mende ingurutik aurrera Sofalara garraiatzen zen Rodesian ustiatutako urre eta kobre guztia. 1505ean portugaldarrek hartu zuten.