Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Snefru

Egiptoko erregea, IV. dinastiako lehen erregea (K.a. XXV-XXVI. mende ingurukoa). Ez zen agintari familia batean jaioa, baina uste denez, erregearen ondorengoarekin ezkondu eta erregetza eskuratu zuen. Khufu izan zuen ondorengo. Administrazio zentrala sustatu zuen eta bere agintaldiko berri asko ez badira ere, dirudienez, errege familiaren politika jarraitu eta errege familiako kideak ezarri zituen administrazioko karguetan. Bestalde, bere garaian bi piramide handi eraiki ziren Dahshur-en. Hainbat elezaharretako pertsonaia nagusia edo nagusietakoa da, eta, oro har, agintari ongile gisa agertzen da.