Snell, Willebrod van Roijen
Holandar matematikaria (Leiden, 1591 - Leiden, 1626). Leiden-go unibertsitatean irakasle izan zen. Astronomiaren historian meridiano arkuaren luzera neurtzeko triangulazio prozedura bat erabili zuen lehena izan zen. 1620an argiaren errefrakzio legea aurkitu zuelako da famatua. v Snell-en legea. Errefrakzio indize desberdina duten bi ingurune bereizten dituen gainazal batetik igarotzen den argi izpi batek gainazal horrekiko eratzen dituen angeluen artean erlazio hau dago:
sen i/sen r = nr/ni
bertan i eta r argi izpiaren intzidentzia eta errefrakzio angeluak direla, eta nr eta ni intzidentzia eta errefrakzio inguruneen errefrakzio indizeak.
- Snake
- Snefru
- Snegur, Mircea Ion
- Snell, George Davis
- Snell, Peter
- Snell, Willebrod van Roijen
- snob
- Snodgrass, William
- snorkel
- Snorri Sturluson
- Snyders, Frans