Snell, George Davis
Estatu Batuetako biologoa (Bradford, Massachussets, 1903 – Maine, 1996). Immunologia eta genetika aztertu zituen batez ere. Bere azterketen emaitza nagusia H-2 gene konplexuaren aurkikuntza izan zen. Lan horregatik Medikuntza eta Fisiologiako Nobel saria lortu zuen 1980an, Benacerraf eta Dausset-ekin batera.