Smollett, Tobias
Eskoziar idazle eta sendagilea (Dalguhurn, 1721 - Livorno, 1771). Sendagile izan zen Cumberland gerra-ontzian eta Cartagena de Indiaseko setioan izan zen; bidaia hartako bizikizunak azaldu zituen The Adventures of Roderick Random eleberrian. Sendagile lanari utzi eta idazteari ekin zion bete-betean; abentura eleberriak idatzi zituen batez ere. Lan nagusiak: Adventures of Peregrine Picklem (1751), The Adventures of an Atom (1769, Atomo baten abenturak), The Expedition of Humphry Clinker (1770, Humphry Clinker-en espedizioa) eta Kixote-ren ingelesezko itzulpena.