Smith, Joseph
Estatu Batuetako mormoien erlijioaren sortzailea (Vermont, 1805 - 1884, Illinois). “Azken Eguneko Santuen Jesu Kristoren Eliza” (mormoiak) erlijio taldea sortu zuen. Smithen idatziak, Bibliarekin batera, izan ziren mormoien teologia oinarriak. 1823an esan zuen Jainkoak ezkutuko adierazpenak egin zizkiola, eta urrezko taula batzuetan idatzita zeudela. Azalpen horiek Mormoien Liburuan idatzi zituen, eta hori izan da mormoien dotrina. Istiluak izan zituen bizi izan zen auzoetan, eta atxilotu ere egin zuten. 1844an bera eta anaia hil zituen jende multzo batek Carthagen.