Sjaelland
edo Själland. (Al. Seeland). Danimarkako uhartea, iparraldean Kattegat itsasarteak, hegoaldean Itsaso Baltikoak, ekialdean Oresund-ek (Sund) eta mendebalean Belt Handiak mugatua. Danimarkako uharte zabalena eta biztanle kopuru handiena duena da: 7.444 km2 eta 2.142.000 biztanle. Hiri nagusiak: Kopenage, Elsinor, Hillerřd, Holbaek, Křege. Lurralde lau emankorra da, aintzira asko dituena. Ipar-ekialdean muinoak eta basoak ditu. Etekin handiko nekazaritza: erremolatxa, fruitu arbolak, baratze landareak. Industria da ekonomia jarduera garrantzitsuena, eta uhartearen erdia hartzen duen Kopenage-ko hirian dago bilduta.