Siemens, Werner von
Alemaniar ingeniaria eta industrialaria (Lenthe, Hanover ondoan, 1816 - Berlin, 1892). Charles Siemens-en anaia. J. G. Halske-rekin batera sortu zuen enpresak, Siemens und Halske, Europako lehen telegrafia sare handia ezarri zuen: Berlin-Frankfurt (1848-1849). Beste lan askoren artean lehen dinamo elektrikoa (1866) eta lehen burdinbide elektrikoa (1869) sortu, eta argiztapenerako korronte elektrikoaren erabileraren oinarriak ezarri zituen.