Siegel, Robert
Estatubatuar arkitektoa (New York, 1939). Pratt Institutuan egin zituen arkitekturako ikasketak eta 1962an graduatu zen. Hurrengo urtean Harvardeko Unibertsitatera joan zen ikasketak sakontzera. New Yorkeko Edward L. Barnes & Associates arkitektura etxearentzat lan egin zuen hainbat proiektutan: New England Mercants Bank bankuaren egoitza berria Bostonen, Chicagoko Unibertsitatea handitzeko lanak, etab. Ondoren bere estudioa sortu zuen Charles Gwathmeyrekin, eta harekin jardun du 1966tik aurrera. 1979an Ameriketako Arkitektoen Institutuko New York Chapterreko lehendakariorde izendatu zuten.