Siemens, Charles William
(Jaiotza izenaz Karl Wilhelm Siemens). Alemaniar jatorriko ingeniari eta industrialari ingelesa (Lenthe, Hannover ondoan, 1823 - Londres, 1883). Werner von Siemens-en anaia. Hura bezala, industria prozedura anitzen asmatzailea izan zen. Hala, besteak beste, Elkington-en prozedura elektrokimikoak hobetu zituen, baita Martin-Siemens altzairua lortzeko metodoa ere Martin anaiekin batera. 1869an Landore Siemens Steal altzairu fabrikak sortu zituen Londresen. Anaiak bezala lan handiak egin zituen telegrafia elektrikoaren alorrean, eta 1875ean Erresuma Batua eta Estatu Batuak kablez lotu zituen.
- Sidrako
- Sieff, Jean-Loup
- Siegbahn, Kai Manne Borje
- Siegel, Donald
- Siegel, Robert
- Siemens, Charles William
- Siemens, Werner von
- Siemens
- siemens
- Siena
- sienita