shoshone
iz. Ipar Amerikako herri indiarra, gaur egungo Estatu Batuetan bizi zena. Lau talde nagusi bereizten ziren shoshone-en artean: mendebaleko shoshoneak, Nevadan; iparraldeko shoshoneak Utah eta Idahoko iparraldean; Wind Riverko shoshoneak Wyomingo mendebalean, eta komantxeak, adar berriena, Texasko mendebalean. Uto-azteka familiako hizkuntza bat erabiltzen dute, shoshone hizkuntza. Shoshoneak nomadak ziren eta XVII. mendearen bukaeran hasi ziren zaldiak erabiltzen. Komantxeak hegoalderantz jo zuten Wind River shoshoneen ondorengoak dira. 10.000 baino gutxiago dira gaur egun.