Shusaku, Endo
Japoniar idazlea (1923 - 1996) Frantses literaturako lizentzia eskuratu zuen Tokion, eta hainbat bidaia egin zituen bai Frantziara eta bai beste zenbait herrialdetara. Bere obra nagusiak Isiltasuna (1969) eta Samuraia (1980) dira, XVI. mendearen bigarren erdian girotuak biak, hain zuzen ere kristautasuna Japonian zabaltzen hasi eta Tokugawaren gobernuak kristauei esetsi zienean (bera katoliko egin zen). Shusakuk gai berrizaleak erabiltzen ditu bere lanetan, eta harridura handia eragin dute bai Japonian eta baita munduan zehar ere. Bere herriko idazlerik itzulienetakoa da.