Shockley, William
Britainiar fisikaria (Londres, 1910 - Sanford, 1989). Estatu Batuetan lan egin zuen, Bell eta Shockley laborategietan, eta 1963an Stanford-eko unibertsitateko irakasle izendatu zuten. Solidoen fisikari buruzko ikerketak egin zituen eta trantsistorea asmatu eta hobetu zuen; lan horrengatik 1956an Fisikako Nobel saria eskuratu zuen, bere laguntzaile Brattain eta Bardeen-ekin batera. 1960 inguruan eztabaida ugari sortu zuen beltzek zuriek baino adimen maila apalagoa zutela eta munduko biztanle beltzen kopurua igotzea giza garapenean atzera pauso bat zela baitzioen.