Shizuoka
Japoniako erdialdeko hiria eta izen bereko prefeturako hiriburua, Honshuko uhartearen hegoaldean, Sutugako golkotik hurbil. 473.000 biztanle; prefeturak 7.773 km2 eta 3.371.000 biztanle ditu. Unibertsitatea. Nekazaritza gaien salerosketa (tea), industria (altzairugintza, tresneria elektrikoak, kimika industria, papergintza, ehungintza) eta eskulangintza dira ekonomia jarduera nagusiak.