shingon
iz. Japoniako sekta budista tantrikoa, Txinako Txen Yen eskolan oinarritua. Kukai edo Kobo Daishi-k sortu zuen 816an, Txinan Txen Yen dotrina ikasi ondoren. Shingon sektaren arabera Budaren izpiritua izaki guztietan da, eta gizonen helburua Budaren izpiritua edo betiereko jakituria, hitzetan edo haren irakaspenetan agertzen ez dena, atzematea da, horretarako gorputz, hitz eta adimenean oinarritzen diren erritu bereziak erabiliz.