Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Shimabara

Japoniako hegoaldeko penintsula, Kyushuko uhartean. 1637. urtean 37.000 kristau matxinatu ziren eta 200.000 soldaduri aurre egin zieten. Bi hilabetez iraun zuen gerrak, eta janaririk gabe geratu zirenean baizik ez zuten etsi. 1638an lepoa moztu zieten denei eta, horrenbestez, Japoniako kristauen elkarteak desagertu egin ziren.