Shimonoseki
Japoniako hegoaldeko hiria eta portua, Honshuko uhartearen hego-mendebaleko muturrean, Yamagutxiko prefeturan, izen bereko itsasartearen ertzean, Tsushima itsasartearen eta Seto Naikai barnealdeko itsasoaren artean. 262.643 biztanle. Hango portutik merkataritza harreman estuak bideratzen dira Errusia, Korea eta Txinarekin. Ikatza, ehunak, kontserbak eta tresneria mekanikoa esportatzen ditu. Japoniako mendebaleko lehen arrantza portua da eta garrantzi handikoa da, halaber, hiriko industria (ontziolak, eraikuntzarako gaiak, kimika industria). 1942. urtean zabaldutako tunelak hiria eta Kyushuko uharteak lotzen ditu. v Historia. 1863. urtean Komei enperadoreak atzerritar guztiak bota zituen hiritik eta europarrek hiria bonbardatu zuten. Txinaren eta Japoniaren arteko gerra amaitu zenean, han negoziatu zuten bakea. eta Txinak. Korearen independentzia onartzeaz gainera. Japoniaren mende utzi zituen Lao-Tongeko penintsula, Taiwan eta Pesng-hu uhartea.