Shikoku
Japonia osatzen duten lau uharte nagusietatik txikiena. 18.792 km2 ditu eta 4.200.000 biztanle (1990). Hiri nagusiak: Matsuyama, Kotxi, Tokushima eta Takamatsu. Uharte menditsua da (1.980 m Ishizutxi mendian) eta lau prefeturatan banatua dago. Laborantza (arroza, garia, artatxikia, azukre kanabera, tea, tabakoa, azukre kanabera, fruitu arbolak) eta arrantza dira ekonomia jarduera nagusiak. Kobre, burdin, urre, azufre eta bismuto hobiak ustiatzen dira eta industria hiri nagusietan bildua dago.