Shijiazhuang
Txinako ipar-ekialdeko hiria, Hopeh edo Hebei herrialdeko hiriburua. 1.021.000 biztanle (1985); probintziak 202.700 km2 eta 61.082.439 biztanle (1990) ditu. Burdinbide gune guztiz garrantzitsua da, batez ere 1905. urteaz geroztik. Bigarren Mundu Gerraren garaian, hiria Txinako burdinbideen lotune handienetakoa zen eta inguruko lurraldeetako merkataritza eta salerosketa gunea. Kotoiarekin lotutako industria eta janari eta kimika industria dira ekonomia jarduera nagusiak.