Seul
(Koreeraz Soul). Hego Koreako errepublikako hiriburua, estatu horretako ipar-mendebalean, Han ibaiaren ertzean, Itsaso Horiaren ertzetik 60 km-ra. 10.700.000 biztanle (1991). Hego Koreako merkataritza, finantza, administrazio eta kultura gune nagusia da. Lau unibertsitate. Nazioarteko aireportua. Janari industria, ehungintza eta metalgintza. v Historia. XI. mendean sortu zuten hiria Gyeong Seong izenaz. 1394. urtean egin zuten Koreako hiriburu. 1910-1945 bitartean, japoniarren inbasioaren garaian, Keijo izena eman zioten. Kalte handiak izan zituen 1950-1951 bitarteko gerran eta molde modernoen arabera eraiki zuten berriro hiria. Seulgo hirian egin ziren 1988ko Olinpiar Jokoak.