Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

serum

iz. Med. Esnea, odola edota linfa gatzatzean bereizten den isurkaria. ik. gazur, usu.  v  Itsas seruma. Itsas uraren (83 zati) eta ur gezaren (190 zati) nahastura, bizkorgarri orokor gisa erabilia.  v  Odol seruma. Fibrinogenorik gabeko isurkari garden berde-horixka, koagulazioan odolaren zati trinkoetatik bereizten dena. Osagai nagusiak: ura, albumina, globulinak, metabolitoak, lipidoak, hormonak, gatzak, entzimak, etab.  v  Seruma sendagai gisa. Eritasun ugariren aurka erabiltzen dira serum bereziak: alergietan, pozoiduretan, immunologia arazoetan, eritasun kutsakorretan (difteria, disenteria, tuberkulosia, arrabia, tetanosa, etab.) eta beste askotan.  v  Serum fisiologikoa. Kloruro sodikoaren (% 9a) eta uraren nahastura, gizonaren serumarekiko isotonikoa dena.