Serapis
edo Sarapis. Mit. Ptolomeo I.ak (K.a. 323 - K.a. 285), egiptoarren eta grekoen gurtzak bateratzeko asmoz, Egipton sarrarazi zuen jainkoa. Izena Menfis-en Apis edo zezen hilen gurtzarako eraiki zen tenpluaren deitura grekotik zetorkion (Poserapis). Greziako jainko batzuen ezaugarriak zituen, eta hildakoen, gudarien, emankortasunaren eta marinelen jainkoa zen batera. Egiptoko Inperio Berriko jainko nagusi bihurtu zen eta Grezia, Erroma eta Asia Txikira zabaldu zen haren gurtza.