Septimio Severo
(Lat. Lucius Septimius Severus Aurelius Antoninus). Erromako enperadorea 193-211 bitartean (Leptis Magna, Ipar Afrika, 146 - Ebucarum, egungo York, 211). Militar baten semea zen eta Iliriako lejioetako buru geratu zen Pertinax enperadorea hil ondoren (193). Enperadore izendatu zuten bere gudariek eta Didio Juliano, Pescennio Niger eta Albino aurkariak menderatu behar izan zituen erabat nagusitu aurretik. Armadan oinarritu zen gobernatzeko eta inolako ahalik gabe utzi zuen senatua. Etengabe gerretan bizi izan zen; partiarrei Seleukeia eta Ktesifonte hiriak hartu eta Mesopotamiako herrialdea eratu zuen (199). Britainiako uhartean hil zen, kaledoniarren aurkako borrokan. Caracalla eta Geta semeei utzi zien inperioa.
- separatismo
- separatista
- seppuku
- sepsi
- Septimia Zenobia
- Septimio Severo
- septizemia
- Sequoyah
- serafin
- Serapeion
- Serapis