Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

serbal

iz. Zool. Felidoen familiako animalia basatia, katuaren itxurakoa, metro bete luze eta 50 cm garai egin daitekeena (Felis serval). Katua baino hanka-luzeagoa da. Ilea hori gorrixka du, zerrenda eta orban beltzekikoa. Saharako hegoaldeko mugetatik beherako ia eskualde guztietan bizi da. Baso ertzetan eta zuhaitzik ez den lekuetan ibiltzen da batez ere. Hegaztiak eta karraskariak jaten ditu.