Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Serapeion

edo Serapeum. Egiptoko Apis zezenen nekropolis edo hilerri ospetsua, Auguste Mariette frantses arkeologoak 1850. urtean Saqqarah hirian aurkitu zuena. Lurpeko galeriak ditu eta, Inperio Berritik aurrera, han ehortzi zituzten Apis zezen sakratuak, momia bihurturik. Serapis-en gurtza Egipton zabaldu zenean, grekoek batu egin zituzten Apis jainko egiptoarraren eta Serapis jainko grekoaren gurtzak, eta Serapeion izen grekoa hartu zuen Apis-en tenpluak.