edo Seljuq. Amu Daria ibaiaren arroan bizi ziren oghuz herri turkiarren elkarteko khan edo buruzagia. X. mendean seljuk dinastia sortu zuen Khurasan-go lurraldean. Haren ondorengo baten, Toghrul-Beg-ek (1038-1063), Irango lurra konkistan hartu eta Bagdad-en hartu zuen bizilekua 1055. urtean.