Selkirk, Alexander
Eskoziar itsasgizona (Largo, Fifeshire, 1676 - itsasoan, 1721). 1703. urtean Dampier-en espedizioan parte hartu zuen, baina Stradling kapitainarekin haserretu zen eta Juan Fernandez uhartediko uharte batean (egungo Robinson Crusoen) utzi zuten. Bertan bizi izan zen, bakardadean, 1709. urtea arte. Daniel De Foe idazlea Selkirk-en historian oinarritu zen Robinson Crusoe eleberria idazteko.
- Selim
- Selinonte
- Seljuk dinastia
- Seljuk
- seljuktar
- Selkirk, Alexander
- Selten, Reinhard
- Seltz ura
- Selye, Hans
- Sella, Philippe
- Sellers, Peter