Selif
edo Shelif. Aljeriako uadirik luzeena. 700 km. Aljeriako goi-ordokietan du iturburua, emari txikiko Nahr Wasil eta Touil uadien bilgunean. Titteri mendiak igarotzen ditu Boghariko arroila sakonetatik zehar. Dahra eta Ouarsenis mendien artetik igarotzen da ondoren. Nekazaritza eremu oparoa (garia, garagarra, barazkiak, fruitu arbolak) hartzen du uadiak.