Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Selinonte

(Lat. Selinus). Greziako antzinako hiria, Siziliako ipar-mendebaleko kostaldean. K.a. 629. urtean sortu zuten Megara Hibleako biztanleek, eta oso hiri oparoa izan zen urte askotan. Feniziarren aurka borrokatu zen eta K.a. 409. urtean kartagotarrek suntsitu zuten. Hermokratek berreraiki zuen, baina K.a. 250. urtean berriro ere suntsitu zuten kartagotarrek. K.a. VI. mendetik aurrera zazpi tenplu eraiki zituzten hirian eta hiriaren ondorengo muinoetan. Apolori eraikitakoa Greziako arkitekturaren obra gorentzat hartua da (113,34 m luze eta 54,05 m zabal).