Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Seine-Saint-Denis

Frantziako iparraldeko departamendua, Parisko hiriaren iparraldean eta ekialdean, Ile-de-Franceko eskualdean [93]. 236 km2 eta 1.324.301 biztanle. Prefetura hiria, Bobigny. Suprefetura hiria, Le Raincy. Saint-Deniseko ubidearen harana hartzen du, eta Seine eta Seine-et-Oise departamendu ohietako herriez osatua da. Frantziako industria gune garrantzitsuenetako bat da: metalurgia, kimika industria, janari industria, papergintza. 1964. urtean sortu zen Seine-Saint-Denisko departamendua.