Seipel, Ignaz
Austriako estatugizona eta apaiza (Viena, 1876 - Pernitz, Berndorf-etik hurbil, 1932). 1899. urtean egin zen apaiz eta teologia irakatsi zuen Salzburgon (1909) eta Vienan (1917). 1918an Gizarte Aurrikuspeneko ministro izendatu zuten, 1919an diputatu hautatu zuten eta 1921ean Alderdi Sozialkristauko lehendakari egin zuten. 1922an Austriako kantziler hautatua izan ondoren ekonomia neurri zorrotzak ezarri zituen. Austriako finantza krisia gainditu zuen eta diru berria kaleratu. 1924. urtean atentatu bat jasan zuen eta kargua utzi zuen. 1926an kantzileritzara itzuli zen, legebiltzarra indargabetu zuen eta hauteskundeak antolatu zituen. Urte bereko hauteskundeetan garaile irten ondoren gogor zapaldu zuen 1927. urteko Vienako sozialisten matxinada. Azken urteetan Kanpo Arazoetarako ministroa izan zen.
- Seine-Saint-Denis
- seingintza
- seintxo
- seintzain
- seintzaro
- Seipel, Ignaz
- seira
- seirazka
- seirehun*
- seiren
- Sejano