Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Seine-et-Marne

Frantziako iparraldeko departamendua, Parisko ekialdean, Ile-de-France izeneko eskualdean [77]. 6.254 km2 eta 887.112 biztanle. Prefetura hiria: Melun. Suprefetura hiriak: Meaux eta Provins. Brie nekazaritza eremu oparoa hartzen du departamenduak, Sena ibaitik Marne ibairaino hedatzen dena. Basoek (Armainvillers, Crécy, Jouy) ere eremu garrantzitsua hartzen dute. Laborantza (garia, garagarra, azukre erremolatxa, bazkarako landareak) eta abere hazkuntza (behi eta ardi azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak. Industria gutxi garatua dago.