Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Seine-et-Oise

Frantziako iparraldeko departamendu ohia, Parisen inguruan. 1964. urtetik aurrera departamendua banatu egin zen. Udalerri gehienak Essonne, Val-d’Oise eta Yvelines-eko departamenduetan banatu ziren eta gainerakoak Hauts-de-Seine, Seine-Saint-Denis eta Val-de-Marne departamendu berrietan sartu zituzten.