seinale
iz. (Zerbait) adierazten, ezagutarazten edo nabarmentzen duen zeinua. ik. marka. Errespetuzko seinale xume bat. Udaberriaren seinale dira loreak eta ezkontza. Gertari larri horren aurretik zeru-lurretan agertuko diren seinale harrigarriak. Gurutzearen seinalea egin. || Gizon horrek seinale du behakotik norbait hil duela. || Ezaugarria, adierazgarria. Hizkuntzaren batasuna izango zen euskaldunon batasunaren seinale eta ondorio. Ongi bizi zaren seinalea. || Zerbait jakinarazteko, argibideren bat emateko erabiltzen den zeinu abenikozkoa. Errepideetako, burdinbideetako seinaleak. Argizko seinaleak. v Itsasoko seinaleen nazioarteko kodea. Itsas. Itsasontziek elkarren artean eta semaforoekin komunikatzeko erabiltzen duten seinale multzoa. 1931. urtean bateratu zen itsasontzien nazioarteko kodea. Egunez bandera txikiak, hirukiak eta abar erabiltzen dira; gauez koloreetako argiak, suziriak eta itsas-argiak; itsasontziak lehorretik hurbil daudenean, besoen bidez egiten zaizkie seinaleak. Kaietan mastek adierazten dute itsasgora edo itsasbehera den, kaia irekita edo itxia dagoen eta abar. Lainoa denean hotsak erabiltzen dira (txistua, tutua, kanpaia…). Burdinbideetan ere erabiltzen dira banderak, txistu hotsak, semaforoak eta argiak, tren bat iristen dela edo abiatzera doala jakinarazteko, edo tren gidariari lastertasuna gutxitu behar duela, trenak geratu behar duela… jakinarazteko. v Ziber. Informazioa igortzeko erabiltzen den bitarteko fisikoa, gehienetan tentsio elektrikoa.