Schwann, Theodor
Alemaniar naturalista (Neuss am Rhein, 1810 - Kolonia, 1882). Lovainako eta Liejako unibertsitateetan izan zen irakasle eta, Jean Müller naturalistaren laguntzaz, hartzidurak izaki bizidunek eraginak direla frogatu zuen. Animalien egituraren oinarrizko osagaiari zelula izena eman zion eta, hala, histologia modernoaren sortzaileetariko bat izan zen.