Schuman, Robert
Frantses politikaria (Luxenburgo, 1886 - Say-Chazelles, Moselle, 1963). Frantziako legebiltzarreko kide izan zen 1919. urtetik Bigarren Mundu Gerra arte. 1942an naziengandik ihes egin eta erresistentzian aritu zen harik eta Frantzia aske geratu zen arte, 1944. urtean. MRP (Mouvement Républicain Populaire; Herri Higikunde Errepublikanoa) alderdi katolikoaren sortzaileetakoa, Finantza ministro (1946), Lehen ministro (1947–1948), Kanpo Arazoetako ministro (1948–1052) eta justizia ministro (1955–1956) izan zen. Kanpo ministro izan zen urteetan Europaren batasuna bultzatu zuen. Europako Altzairu eta Ikatz Batasuna sortu zuen 1952. urtean. Batasun horren ondoren beste ekonomia hitzarmen batzuk egin ziren, eta azkenik 1958. urtean Europako Ekonomia Batasuna sortu zen. Europako legebiltzarreko lehendakari izan zen 1958-1960 bitartean eta legebiltzarreko kide 1963. urtea arte.