Schultz, Theodore William
Estatubatuar ekonomista (Arlington, Hego Dakota, 1902 – Illinois, 1998). Hego Dakotako eta Wiskonsin-eko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. 1946tik aurrera, Chicagoko Unibertsitateko Ekonomia saileko zuzendari gisa, giza baliabideek nekazaritzan duten garrantzia aztertu zuen, herri pobreetan batez ere. Nekazaritzaren kaltean garatze bidean diren herriek industrializazio prozesuari ematen dioten garrantzia kritikatu zuen. 1979an Ekonomiako Nobel saria irabazi zuen, nekazaritza ekonomiaz egindako lanarengatik. Lanik aipagarrienak: Economic Crises in World Agriculture (1965, Munduko nekazaritzaren krisi ekonomikoa); Economic Growth and Agriculture (1968, Ekonomia hazkuntza eta nekazaritza); eta Human Resources (1972, Giza balidabideak).