schola cantorum
Mus. IV. mendearen bukaeran sortu zen kantari taldea, eliza kantua lantzeko batik bat. Garrantzi handia izan zuen Gregorio Handia Aita Santuaren garaian. Geroago haien antzeko taldeak sortu ziren Europa osoko katedraletan eta monasterioetan. v 1894. urte inguruan Vincent D’Indy musikagileak, Ch. Bordes koru zuzendariak eta A. Guilmant organistak Parisen sortu zuten musika eskola. Hasieran eliz musika eskola izateko sortu zen, baina geroago kontserbatorio orokorra bihurtu zen.