Schobert, Johann
Alemaniar musikagilea eta klabe-jotzailea (Silesia, 1720 - Paris, 1767). 1762. urtean Parisen hartu zuen bizilekua eta gorteko klabe-jotzaile egin zen. Garai hartako klabe-jotzailerik bikainena eta klaberako idatzi zuen musikagilerik ospetsuena izan zen. Eragina izan zuen Mozarten lehenengo lanetan. Lan aipagarriak ditu: opera komiko bat; sonatak eta kontzertuak klaberako; biolin eta klabe sonatak; klaberako ganbera musika. Bera eta bere ahaide guztiak hil ziren onddo pozoitsuak jan ondoren.