Scriabin, Alexander Nikolaievitx
Errusiar pianista eta musikagilea (Mosku, 1872 - Mosku, 1915). 1882-1892 urteetan egin zituen musika ikasketak, Moskuko kontserbatorioan, V.I. Safonov, S.I. Taneiev eta A.S. Arenskirekin. Pianista ospetsu bihurtu zen, eta kontzertualdiak eman zituen Errusian, Suitzan, Holandan, Belgikan eta Frantzian, berak idatzitako lanak aurkezteko batez ere. 1898-1903. urteetan Moskuko kontserbatorioan pianoa irakatsi ondoren, atzerrian bizi izan zen 1909. urtea arte, lehenbizi Suitzan eta gero Belgikan. Garai hartan musika idatzi zuen, batez ere, eta noizean behin kontzertualdiak eman zituen. 1910. urtean Errusiara itzuli zen. Scriabinek estetika, erlijioa eta kosmogonia bateratzen zituen teosofia gogoetak azaldu nahi izan zituen bere musikarekin. Pianorako lan miresgarriak idatzi zituen.
- Scott Brown, Denise
- Scott, Ridley
- Scott, Robert Falcon
- Scott, Walter
- scout*
- Scriabin, Alexander Nikolaievitx
- Scribe, Eugène
- script
- Scudéri, Madeleine de
- Scully, Sean
- Scutari