Scott, Robert Falcon
Ingeles esploratzailea (Devonport, 1868 - Antartika, 1912). 1901-1904 urteetan, Discovery itsasontziaz baliatuta, Antartikoraino heldu zen, Eduardo VII.aren lurraldearen mugetaraino iritsi eta izoztutako ordokirako bidea zabaldu zuen. 1910. urtean, Ternua itsasontzian berriz abiatu zen Hegoburura heltzeko asmotan. 1911ko azaroaren 3an Shackleton-en espedizioa iritsi zen muturreraino heldu zen beste lau lagunekin batera, eta 1912ko urtarrilaren 5ean heldua zen Hegoburutik 50 km-ra. Roald Amundsen norvegiarra, ordea, abenduaren 14rako zen Hegoburuan eta Scott bertaratu zenean, norvegiarraren akta aurkitu zuen. Itzulerako bidaian bost lagunak hotzak eta goseak hil ziren.