Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Scott Brown, Denise

Hegoafrikar arkitekto eta urbanista (Zambia, 1931). Londresen eta Pensilvanian egin zituen ikasketak. 1960-1965 bitartean Pensilvanniako Unibertsitateko Arte Ederretako Eskolan lan egin zuen, irakasle gisa. Eskolak eman zituen, halaber, Kaliforniako Unibertsitateko ingurune diseinuko sailean (1965), Yaleko Unibertsitateko arkitektura sailean (1967-1970), eta Harvardeko Unibertsitateko diseinu eskolan (1989). Bai bere lan praktikoetan bai idatzi teorikoetan arkitektura, hiri plangintza eta alderdi soziala uztartzen saiatu da. Venturi, Scott Brown & Associates estudioan lan egin zuen, plangintzako proiektuen buru. Plangintzetan, alderdi estetikoak ez ezik, arazo sozialak, ekonomikoak eta politikoak hartu behar dira kontuan, bere ustez.