Scarlatti, Domenico
Italiar musikagilea (Napoli, 1685 - Madril, 1757). Bere aita Alessandro Scarlattiren eta F. Gaspariniren ikasle izan zen. Garrantzizko karguak izan zituen Napoliko gortean eta gero Erromako San Pedroko musika zuzendari izan zen. Europan zehar ibili ondoren, Espainian jarri zen bizitzen Maria Barbara infantaren klabe-jotzaile gisa. Oso ospetsua izan zen teklatuzko musika tresnak jotzeko zuen gaitasun bikainagatik. Madrilen idatzi zituen lan gehienak. Bostehun sonata baino gehiago idatzi zituen, klaberako gehienak (Esercizi per gravicembalo). Stabat Mater baten egile ere izan zen.