Scliar, Moacir
Brasildar narratzailea (Porto Alegre, Rio Grande do Sul, 1939). Medikuntza ikasketak egin zituen. Movimiento argitaletxeari oso lotua egon zen, eta 1970eko hamarraldian beren eskualdeko unibertsoaren ezaugarriak ezagutarazteaz kezkatu ziren narratzaile taldeko kideetako bat izan zen. Bere ipuinetan egungo gizakiak bizi dituen egoera eredugarriak, errealak edo irudizkoak ageri dira. Indarkeriazko narrazioak idatzi zituen, existentziaren drama islatzearren, Estatu Batuetako kazetaritza berriaren ildoari jarraituz. O Centauro no jardim (1985, Zentauroa lorategian) eleberrian "gizon desegokiak" munduaz duen ikuspegia planteatzen du. Ipuinen artean O amante de Madonna & outras histórias (Madonnaren maitalea eta beste istorio batzuk) du aipagarrienetako bat; eguneroko frustazioak gainditzen dituen emakume baten erretratua da. Beste zenbait lan aipagarri: Balada do Falso Messias (1968, Messias faltsuaren balada); O exército de um homem só (1973, Gizon bakarreko gudarostea); O ciclo das águas (1977, Uren zikloa).