Scarlatti, Alessandro
Italiar musikagilea (Palermo, 1660 - Napoli, 1725). 1679-1683. urteetan Suediako Kristina erreginaren kapera maisua izan zen Erroman, eta 1684-1703. urteetan Napoliko espainiar erregeordearena. Erroman eta Napolin bizi izan zen, eta gorteko eta elizako kargu ugari izan zituen. Napolitar eskolaren sortzaileetako bat izan zen, eta opera seria izenekoaren oinarriak jarri zituen, aria da capo eta hiru zatitako obertura ezarriz. Ikasle izan zituen J. Hasse, F. Geminiani eta Domenico, semea, besteak beste. Ehun bat opera idatzi zituen, horien artean: Statira (1690); La caduta de Decemviri (1697); Eraclea (1700); Mitridate Eupatore (1707); Telemaco (1718); La Grisella (1721). Oratorioak, kantatak, meza ugari, moteteak eta bestelako eliz lanak, madrigalak, kontzertuak, ganbera musika eta klaberako lanak idatzi zituen.