Scamozzi, Vincenzo
Italiar arkitektoa (Vicenza, 1552 - Venezia, 1616). Serlio eta Palladio italiar arkitektoen obrak izan zituen eredu eta manierismoaren moldeak jarraitu zituen, barrokoa hedatzen eta indartzen ari bazen ere. 1576. urtean egin zuen bere maisu-lana, Lonigo-ko Rocca Pisana jauregia, Palladioren Rotonda jauregiaren tankerakoa dena. Palladiok amaitu gabe utzi zituen lanak bukatu zituen, Veneziako San Jorge Nagusia eliza eta Vicenzako Olinpiar Antzokia, besteak beste. Venezian San Markos plazaren hegoaldeko prokuradoreen egoitza egin zuen. Arkitekturari buruzko lan teorikoak ere idatzi zituen: Idea dell’architettura universale (1615, Unibertsoko arkitekturari buruz).