Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

saxofoi

iz. Mus. Haizezko musika tresna giltzaduna, gehienetan “U” forma duena, A. Sax-ek asmatua 1840. urte inguruan. Metalezkoa da eta kanabera soilezko mihia du, klarinetearen antzekoa, eta hodi konikoa, oboearen antzekoa. Zortzi neurri desberdineko saxofoiak daude. Frantses musikagileak sartu zuten lehenbizikoz orkestran. Jazz taldeetan erabili ohi da.