Saxo Grammaticus
Daniar historialaria (XI-XII. m.). Haren Gesta Danorum obra handia Danimarkako lehen historia lan garrantzitsua izan zen. Latinez idatzi zuen obra, eta antzinako daniarren eta eskandinaviarren berri eman zuen bertan. Hiru poema epiko (Bjarkemaalet, Ingjaldskvadet eta Hagbard a Signe) itzuli zituen danieratik latinera. Berak aurkezturiko Amleth istorio zaharrean oinarritu zen Shakespeare Hamlet idazteko.
- Sax, Antoine-Joseph
- Saxe
- saxifraga
- saxifragal
- saxifragazeo
- Saxo Grammaticus
- saxo
- saxofoi
- saxofonista
- saxoi
- Saxonia Beherea